viernes, 28 de enero de 2011
SAN BLAS OPILA
Kaixo, jakin duzuen bezala Santa Agueda-ko besperan San Blas opila jatea ohitura dugu eta datorren astean denez, hementxe duzue errezeta.
Nahiko errexa da eta oso goxuak geratzen dira.
OSAGAIAK
125 gr gurina biguna
200gr hauts azukrea
2 arraultza
500gr irina
25gr royal legamia
Anis pixkat
Esne pixkat ikusten baduzue lehorra gelditzen ari dela
San Blaseko bainua egiteko:
2 zuringo
7 koiladakada azukrea,
Txokolate urtua izena jartzeko
PRESTAERA
- Sumendi bat egin irina, azukre hautzarekin eta legamiarekin.
- Erdian, arraultzak ipini, anixa, esne pixkat eta gurina, lehenotik eskuekin bigunduta.
- Bi eskuekin masa guztia amasatu bolatxo bat lortu arte.
- Arrabola batekin masa tinkatuko dugu eta moztutzen joango gara edalontzi batekin. (Nik "cortapasta" bat erabili dut)
- Labeko bandexan ipini bat bestetatik tokia utziz, labean handitzen direlako.
- Labean sartuko ditugu 200ºC-tan 10-12 minutu bitartez tamainaren araberan.
- Bitartean San Blaseko bainua prestetuko dugu:
- Bainumarian jarri dugun bol batean, bi zuringoak eta azukrea nahasiko dugu adaxka batekin eten gabe.
. Azukrea ondo urtuta dagonean, bol-a berotik aterako degu eta indarrez adaxkarekin jotzen jarraituko dugu ikusi arte ondo hostu dela.
- San Blaseko opilak eginda daudenean, labetik aterako ditugu, utziko ditugu epeltzen.
- Jarraian bainua ipiniko dizkiogu eta amaitzeko txokolate urtuarekin izena.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario