viernes, 4 de marzo de 2011

TXOKOLATEZKO MOUSSEA


Kaixo, aste honetan txokolatezko moussea, nori ez zaio gustatzen?

OSAGAIAK

300 gr txokolate beltza
2 arraultza
2 gorringo
125 gr azukrea
500 ml esnegain, harrotua
ron xorta bat

PRESTAERA

- Bol batean txokolatea ipini, mikrouhinean sartu indar erdiarekin eta  urtu.
- Beste bol batean arraultzak, gorringoak eta 80 gr azukrea, hagaxkakin joko ditugu orea zuritu eta loditu hasia dela sumatu arte. 
- Esnegaina harrotuko dugu 45 gr azukreekin
- Txokolatea urtuta dagonean, nahastuko diogu azukrearekin jotako arraultzekin  poliki, ez dena batera.
- Ondoren esnegain harrotua, hau ere poliki, poliki, moussea ahalik eta harrotuena geratzeko. Kontu handiarekin, zeren,galdu daiteke.
- Kaituletan ipni, ongi tapatu eta hozkailuan eduki jan aurretik. Ere eduki dezakegu izozkailuan ongi tapatuta. 4 ordu aurretik atera jateko.


ESAN ZORIONTSUAK ETA GORA INAUTERIAK!!!!

ARAZOAK DITUT MOUSSEKO ARGAZKIEN PROZESUA  IPINTZEKO. KONPONTZEAN JARRIKO  DITUT

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario