viernes, 25 de febrero de 2011

INAUTERIETAKO KOKA




Datorren astean inauteriak direla eta gaurkoan  inauterietako koka baztuk egingo ditut.
Errezeta ez da zaila, baina denbora beharko da, zeren, ogiko legamia erabiliko dugu eta horrek suposatzen du oreak altxatu behar duela eta prozesua luzatuko dela.

INAUTERIETAKO KOKA

OSAGAIAK 
500gr irina (fuerza)
75 gr azukrea
10 gr gatza
legamia (ogoia egiteko) xorro bat
50 gr gurina
2 arraultza
175 ml ura
hauts kanela, limoi birrinak

pastel-krema
intxurrak, txokolatea, mahats pasa, almendra, pinazi
1 arraultza margotzeko

PRESTAERA

- Bol batean, irina, azukrea, gatza eta legamia ipiniko ditugu, nahastu
- Ondoren, gurina (aldez aurretik bigunduta), arraultzak, ura, hauts kanela, limoia eta hasi dena nahasten,  osagai guztiak estekatuak dauden arte.
- Ondoren, mahai ganean ipini eta orea landu 2 minutu bitartean.
- Utzi 10 minutiko atsenaldia (1)
- Errepikatu aurreko prozesua,oratu 20 segundo bitarte eta berriro 10 minutuko atsenaldia. Ikusiko duzue, atsenaldien ondoren orea eskuetan gutxiago erantsitzen dela. (2)
- Errepikatuko berriro prozesua.(3)
- Errepikatu berriro.(4)
- Errepikatu prozesua berriro(5)
- Ondoren 180 gramotako zatiak egin, borobildu eskuakin eta zabaldu arrabolakin. Ipini labeko bandejan, pastel- kremaz apaindu, fruitu lehorrak, txokolate zatiak erantsi eta utzi altxatzen sukalde bertan 4 ordu bitartez.
- Ondoren,  arraultza bat  iribiatu,  kokak margotu eta sartu labean, 210º-tan 10 minutuz.
ON EGIN!!!!



No hay comentarios:

Publicar un comentario